Bioservice

Kooperatiba gisa eratutako enplegu-zentro berezi bat da, eta hondakinak kudeatzen ditu

2009an kooperatiba gisa eratutako enplegu-zentro berezi bat da, eta desgaitasuna dutenak laneratzea eta hondakinak kudeatuz eta berrerabiliz ingurumena babestea du helburu.

22/2011 Legeak, uztailaren 28koak, hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzkoak, 17. artikuluan dio hondakinen sortzaileak legearen arabera baimendutako negoziatzaile edo enpresa baten esku utzi behar duela sortzen dituen hondakinen tratamendua.

Hondakinen kudeatzaile izateko baimena (PDF)

Hondakin hauek tratatzeko eta kudeatzeko baimenduta dagoen enpresa bat gara

Bioservice-k, hondakinen kudeatzaile baimendu gisa (EUX/003/16), hondakin hauek kudea ditzake (LER kodeak).

  • LER 08 03 13 – Tinten hondakinak, 08 03 12 kodean zehaztutakoez bestelakoak.
  • LER 08 03 17 – Inprimatzeko tonerren hondakinak, 08 03 17 kodean zehaztutakoez bestelakoak.
  • LER 16 02 16 – Baztertutako ekipoetatik kendutako osagaiak, 16 02 15 kodean zehaztutakoez bestelakoak.
  • LER 15 01 02 – Plastikozko ontziak.
  • LER 20 01 01 – Papera eta kartoia. (Paper konfidentziala eta ez-konfidentziala).

Desgaitasunari buruzko Lege Orokorra betetzen laguntzen dizugu

1/2013 Lege Orokorrean, azaroaren 29koan, desgaitasunari buruzkoan, ezartzen denez, 50 langile edo gehiago dituzten enpresek, nola publikoek hala pribatuek, lanpostu guztien % 2ko erreserba-kuota egin behar dute halako langileen alde.
El 364/2005 Errege Dekretuak, apirilaren 8koak, beste neurri batzuk proposatzen ditu agindu hori betetzeko; besteak beste, enplegu-zentro berezi batekin merkataritzako kontratu bat edo kontratu zibil bat sinatzea, enpresaren ohiko jarduerarekin zerikusirik ez duten baina haien osagarri diren zerbitzuak emateko.

Enplegu-zentro berezia (EZB) (PDF)

Hortaz, zerbitzu horiek kontratatuta, agindua bete ahal izango da, eta ingurumena zaindu ere bai.
Gure zerbitzuak:

Recolector del año 2019

2019ko biltzailea

Recolector del año 2018

2018ko biltzailea

Premio Accesit GARAPEN 2010

GARAPEN 2010 sarietako accesita

Empresa participante deAsociación Europea de remanufactura de cartuchos de impresora

Inprimagailuko kartutxoak berriro manufakturatzen dituztenen Europako Elkarteko enpresa

Premio MOMENTUM Project 2014

Momentum Project 2014ko enpresa

Ingurumenarekin dugun konpromisoa

Kudeatzen ditugun hondakin guztiak berrerabiltzea da Bioservice-ren helburu nagusia, edo, bestela, haiek birziklatzea, sortzen ditugunetik EZ baitugu hondakinik eramaten hondakindegira.

 

Zer onura lortzen dugu politika honekin?

Inprimagailuko kartutxoak

  • Inprimagailuko kartutxoak isurtzea saihesten dugu, 500 urte baino gehiago behar baitituzte biodegradatzeko.
  • 3,5 litro petrolio gutxiago erabiltzen dira kudeatzen dugun kartutxo kiloko.

Papera (kudeatzen diren 100 kiloko)

  • 1,2 zuhaitz ebakitzea saihesten dugu.
  • 400 kW energia aurrezten ditugu.
  • 2,6 m3 ur aurrezten ditugu.

Hondakin elektronikoak

  • Energiaren %95 aurrezten dugu, aluminioa birziklatzen baitugu.
  • Merkurioak, berunak, kadmioak eta bestelako substantzia arriskutsuek eragindako kutsadura saihesten dugu.
  • Munduko hondakindegi handietara (Agbogbloshie, Ghanako hiriburuan, eta Guiyu, Txinan) hondakinak bidaltzea saihesten dugu.

Jarrai iezaguzu sareetan