+34 94 648 0632

Konpromisoa

Enplegurako Zentro Berezia

2009. urtetik Bioservice-ek  Enplegurako Zentro Bereziaren kalifikazioaren jabe da. Ordutik aurrera, Bizkaiko Enpleguko Institutu Nazionalaren- Serbitzu publikoaren Enplegurako Zentro Berezien Erregistroanerregistratuta dago 48/051 zenbakiarekin.

Bioservice kooperatibaren helburuetako bat urritasuna duten langileei lana ematea da, jarduera produktibo bat burutuz ordaindutako lanpostu duin bat lor dezaten.

Lankidetza-giroan lan egiten da, bezeroaren asebetetzea lortzeko. Horretarako beren beharrizanei erreparatu behar zaie, sortzen dituzten hondakinak ahalik eta modu ekologikoenean kudeatzeko.

Minusbaliatuak Gizarteratzeko Apirilaren 7ko 13/1982 Legearen arabera, 50 langile edo gehiago dituzten enpresa publiko nahiz pribatuek lanpostu guztien %2ko erreserba-kuota bat ezarri behar dute langile horientzat.


Apirilaren 8ko 364/2005 Errege Dekretuak aukerako neurriak proposatzen ditu betebehar horretarako; horien artean daude, esaterako, Enplegurako Zentro Berezi batekin merkataritza-kontratua edo kontratu zibila egitea enpresaren jarduera arruntekoak ez diren zerbitzuetarako edo zerbitzu osagarrietarako.


Beraz, gure zerbitzuak kontratatuz, betebehar hori bete eta, gainera, ingurumenaren alde egin dezakezue.