+34 94 648 0632

Enpresa

Bioservice Enplegurako Zentro Berezi bat da, gizarte ekimeneko kooperatiba bezala eratua. Helburua da urritasuna duten pertsonen laneratzea sustatzea eta ingurumenaren onerako lan egitea, garapen iraunkorraren bidez.

Enplegurako zentro berezi bateko langile izandako batzuek –2009an itxi zen kartutxo hutsak biltzen zituen zentro hori-, autoenpleguan hastea erabaki zuten. Hilabete pare bat prestatzen eman ondoren, Bioservice sortu zen 2009an. Hasieran, 5 bazkide-langile ziren enpresan eta 2012an beste 5 gehiago sartu ziren.

Minusbaliatuak Gizarteratzeko Apirilaren 7ko 13/1982 Legearen arabera, 50 langile edo gehiago dituzten enpresa publiko nahiz pribatuek lanpostu guztien %2ko erreserba-kuota bat ezarri behar dute langile horientzat.

Apirilaren 8ko 364/2005 Errege Dekretuak aukerako neurriak proposatzen ditu betebehar horretarako; horien artean daude, esaterako, Enplegurako Zentro Berezi batekin merkataritza-kontratua edo kontratu zibila egitea enpresaren jarduera arruntekoak ez diren zerbitzuetarako edo zerbitzu osagarrietarako.

Beraz, gure zerbitzuak kontratatuz, betebehar hori bete eta, gainera, ingurumenaren alde egin dezakezue.

Gure zerbitzuak:

- Kartutxo hutsak edo erabiltzen ez diren sakelakoak biltzea.

- Inprimagailuetako kontsumigarrien eta bulegoko materialaren salmenta.

Gure lanaren onarpena: BANCAJA Gazte Ekintzaileen Saria 2010 y GARAPEN Accesit Saria