+34 94 648 0632

Konpromisoa

Ingurugiroarekin konpromisoa

Bioservice-ren helburu nagusia da biltzen ditugun kartutxo eta sakelako telefonoetatik ahalik eta gehien berriz erabiltzea; hala ere, beti egongo dira erabili ezin diren kartutxoak, potoak, zintak edo sakelakoak.

Bioservice-ek tonner kartutxoen botatzea ekiditzen du, material horiek 450 urte baino gehiago behar dute desegiteko, eta horrela, lehengaiak eta energia aurrezten dira.

Beraz, horientzat ere irtenbide ekologikoa bilatu nahi dugu, ez daitezen zabortegiak horrelako hondakinez bete. Horregatik, hondakinak enpresa batera bidaltzen ditugu, mekanizazio prozesuen bidez materialak txikitu eta bereizi ditzaten, eta gero, beste enpresa batzuek lehengai gisa birziklatu eta berriz erabili ditzaten.


Gaur egun Espainian dagoen araudiak aukera ematen du inprimagailuetako kontsumigarriak baimendutako zabortegietara botatzeko; hala ere, Bioservice-k eskaintzen duen irtenbideak ingurumena zaindu nahi du, eta horrela, aurrea hartu nahi dio Europatik datorren araudiari; izan ere, Belgikan, Holandan eta beste herrialde batzuetan debekatuta dago horrelakoak botatzea.

Bioservice-ek tonner kartutxoen botatzea ekiditzen du, material horiek 450 urte baino gehiago behar dute desegiteko, eta horrela, lehengaiak eta energia aurrezten dira.