Lege-abisua

34/2002 Legea, uztailaren 11koa, informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzkoa, betez (IGMEZL), BIOSERVICE S. COOP. PEQUEÑAk jakinarazten du https://www.bioservice.es webgunearen titularra dela. Lege horren 10. artikuluan ezartzen denez, BIOSERVICE S. COOP. PEQUEÑAk datu hauen berri ematen du:
Webgune honen titularra BIOSERVICE S. COOP. PEQUEÑA da (IFK: F95578092. Helbidea: TXAKO INDUSTRIALDEA 3, 48480 ARRIGORRIAGA (BIZKAIA). Sozietate Kooperatibo Txikien Inskripzio Liburuan jasoa, 59. folioan, 1. idazpenean). Enpresarekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa info@bioservice.es

 

ERABILTZAILEA ETA ERANTZUKIZUNEN ERREGIMENA

BIOSERVICE S. COOP. PEQUEÑAren webgunea erabili eta atzitu eta webgunean nabigatuz gero, erabiltzaile bihurtuko zara, eta, BIOSERVICE S. COOP. PEQUEÑAren webgunean ibiltzen hasten zarenetik, hemen jasotako baldintza guztiak onartuko dituzu, ezertan eragotzi gabe kasuan kasu legez bete beharreko dagokion araudia aplikatzea.

BIOSERVICE S. COOP. PEQUEÑAren webguneak askotariko informazioa, zerbitzuak eta datuak eskaintzen ditu. Erabiltzaileak bere gain hartuko du webgunea behar bezala erabiltzeko erantzukizuna. Erantzukizunak hauek hartuko ditu barnean:

Webguneko eduki edo zerbitzu jakin batzuk atzitzeko BIOSERVICE S. COOP. PEQUEÑAk betearazten dituen inprimakietan erabiltzaileak egiazko eta bidezko informazioa ematea.

BIOSERVICE S. COOP. PEQUEÑAk eskainitako informazioa, zerbitzuak eta datuak baldintza hauetan, legean, moralean, ohitura onetan edo ordena publikoan ezarritakoaren kontra erabiltzea, edo hirugarrenen eskubideei edo webgunearen funtzionamenduari kalte egiten dioten beste eraren batera erabiltzea.

 

ESTEKEN POLITIKA ETA ERANTZUKIZUNETIK SALBUESTEA

BIOSERVICE S. COOP. PEQUEÑA ez da izango bere webgunean dauzkan esteken bidez erabiltzaileak atzitzen dituen webguneetako edukiaren gaineko erantzulea, eta adierazten du inola ere ez duela aztertuko edo kontrolatuko sareko beste webgune batzuetako edukia. Halaber, ez du bermatuko berarenak ez diren eta esteka horien bidez bisita daitezkeen webguneen erabilgarritasun teknikoa, zehaztasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna edo legezkotasuna.

BIOSERVICE S. COOP. PEQUEÑAk adierazten du beharrezko neurri guztiak hartu dituela bere webgunean nabigatzeak erabiltzaileei kalterik ez eragiteko. Horrenbestez, BIOSERVICE S. COOP. PEQUEÑA ez da izango Interneten nabigatzearen ondorioz erabiltzaileak jasaten dituen kalteen erantzulea.

 

ALDAKETAK

BIOSERVICE S. COOP. PEQUEÑAk beretzat gordeko du webguneko edukian ezer jakinarazi gabe egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko eskubidea, bai webguneko edukietan, bai hura erabiltzeko baldintzetan, baita kontratazio-baldintza orokorretan ere. Aldaketa horiek webgunearen bidez egin ahal izango dira, zuzenbidean onartutako bideren bat erabilita, eta nahitaez bete beharko dira webgunean argitaratuta dauden bitartean eta geroagoko batzuek aldatzen dituzten arte.

 

DATUEN BABESA

Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen eta aplikagarria den araudiaren arabera, jakinarazten dizugu zure datuak BIOSERVICE S. COOP. PEQUEÑA enpresaren tratamendu-sisteman sartuko direla (IFK: F95578092. Helbidea: TXAKO INDUSTRIALDEA 3, BEHE-SOLAIRUA, 1. PABILOIA, 48480 ARRIGORRIAGA (BIZKAIA)). Jarraian, datu horien xedeak, haiek gordetzeko epeak eta oinarri legitimatzaileak azaltzen dira. Orobat, jakinarazten da, hala behar duten tratamenduetan, agian profil eta erabaki automatizatuak sortuko direla, baita nazioartera datuak laga eta transferituko ere, BIOSERVICE S. COOP. PEQUEÑAk aurreikusita daukanaren arabera:
Xedea: erakundeak bete behar duen araudia betetzearen ondoriozko betebeharrak kudeatzea eta bideratzea.
Gordetzeko epea: dokumentuen kopiak erantzukizuna eskatzeko ekintzak iraungitzen diren arte gordetzea.
Oinarri legitimoa: legea betetzea.
Lagapenak: behar izanez gero, arloan eskumenak dituzten erakundeei edo administrazio publikoei jakinaraziko zaizkie zure datuak, araudi aplikagarrian ezarritako betebeharrak betetze aldera. Halaber jakinarazten da lagapenaren oinarri legitimoa legea betetzea dela.
Xedea: kudeaketa administratiboa, fakturazioa, kontabilitatea eta legezko betebeharrak
Gordetzeko epea: bost urte, tributuen legea betez, eta zerga-dokumentazioa hamar urte, 7/2012 Lege Organikoa betez.
Oinarri legitimoa: legea betetzea.
Lagapenak: behar izanez gero, Zerga Agentziari, bankuei, kutxei eta arloan eskumenak dituzten erakundeei edo administrazio publikoei jakinaraziko zaizkie zure datuak, araudi aplikagarrian ezarritako zerga-betebeharrak betetze aldera. Halaber jakinarazten da lagapenaren oinarri legitimoa legea betetzea dela.

Datuak babesteari buruz indarrean dagoen eta aplikagarria den araudiak ematen dizkizun eskubideei dagokienez (datu pertsonalak kontsultatzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak, datuen tratamendua mugatzekoa, datuak beste norabait eramatekoa eta datuak tratatzearen aurka egitekoa, baita haiek tratatzeko emandako baimena ezeztatzekoa ere), posta arruntez bidal dezakezu eskaera (goian adierazitako helbidera), edo posta elektronikoz (ivan@bioservice.es). Kontrol-agintaritza eskudunarengana jo ahal izango duzu egoki deritzozun erreklamazioa aurkezteko.

 

SSL (SECURE SOCKETS LAYER) ZIURTAGIRIA

SSL ZIURTAGIRIAK BIOSERVICE S. COOP. PEQUEÑAren eta erabiltzailearen arteko informazioaren benetakotasuna, pribatutasuna eta segurtasuna bermatzen du.

BIOSERVICE S. COOP. PEQUEÑAk segurtasun-ziurtagiri bat du, eta SSL ZIURTAGIRIAK erabiltzen du konexio seguruak egiteko.

Prozesu horretan, zenbait parametro ezartzen dira konexioa segurua izan dadin, eta, horretarako, aurrez ezarritako giltzak erabiltzen dira, eta konexioa itxi arte bidalitako datu guztiak kodetzen eta deskodetzen.

 

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

BIOSERVICE S. COOP. PEQUEÑA, bere kabuz edo lagapen-hartzaile gisa, bere webgunearen eta bertan dauden elementu guztien jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztien titularra da (besteak beste, irudiak, soinua, audioa, bideoa, softwarea edo testuak; markak edo logotipoak, kolore-konbinazioak, egitura eta diseinua, material erabili batzuk, hura ibiltzeko, atzitzeko eta erabiltzeko behar diren ordenagailuko programak, etab.), baldin eta BIOSERVICE S. COOP. PEQUEÑArenak badira. Horrenbestez, Espainiako ordenamendu juridikoak jabetza intelektual gisa babestutako lanak izango dira, eta arlo honetako Espainiako eta Erkidegoko araudiak aplikatuko zaizkie, baita arlo honi buruzko eta Espainiak izenpetutako nazioarteko tratatuak ere.
Eskubide guztiak erreserbatuta. Jabetza Intelektualari buruzko Legearen 8. artikuluan eta 32.1 artikuluko bigarren paragrafoan ezarritakoaren arabera, berariaz debekatzen da webguneko edukiak, osorik edo partzialki, BIOSERVICE S. COOP. PEQUEÑAren baimenik gabe xede komertzialetarako kopiatzea, banatzea, jendaurrean jakinaraztea edo eskura jartzea, euskarria eta bitarteko teknikoa edozein direla ere.
Erabiltzaileak hitzematen du BIOSERVICE S. COOP. PEQUEÑArenak diren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak errespetatuko dituela. Atariko elementuak ikusi eta inprimatu ahal izango dituzu, baita haiek ordenagailuaren disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan kopiatu edo gorde ere, baldin eta erabilera pertsonal eta pribaturako badira. Erabiltzaileak ez du ezabatuko, aldatuko, saihestuko edo manipulatuko BIOSERVICE S. COOP. PEQUEÑAren orrietan instalatuta dagoen babes-gailu edo segurtasun-sistemarik.

 

LEGE-EKINTZAK, LEGERIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

Halaber, BIOSERVICE S. COOP. PEQUEÑAk beretzat gordeko du webgunea edo edukia behar ez bezala erabiltzeagatik edo baldintza hauek ez betetzeagatik egokiak iruditzen zaizkion ekintza zibil edo penalak aurkezteko ahalmena.
Erabiltzailearen eta zerbitzu-emailearen arteko harremana Espainian indarrean dagoen eta aplikatzen den araudiaren pean egongo da. Eztabaidaren bat sortuz gero, alderdiek arbitrajepean jarri ahal izango dituzte gatazkak, edo jurisdikzio arruntera jo ahal izango dute, jurisdikzioari eta eskumenari buruzko arauak betez. BIOSERVICE S. COOP. PEQUEÑAk BIZKAIAN (Espainia) du egoitza.