Hondakin hauek tratatzeko eta kudeatzeko baimenduta dagoen enpresa bat gara
- LER 08 03 13 – Tinten hondakinak, 08 03 12 kodean zehaztutakoez bestelakoak.
- LER 08 03 17 – Inprimatzeko tonerren hondakinak, 08 03 17 kodean zehaztutakoez bestelakoak.
- LER 16 02 16 – Baztertutako ekipoetatik kendutako osagaiak, 16 02 15 kodean zehaztutakoez bestelakoak.
- LER 15 01 02 – Plastikozko ontziak.
- LER 20 01 01 – Papera eta kartoia. (Paper konfidentziala eta ez-konfidentziala).
Dokumentu EZ-konfidentzialak biltzea
Mota guztietako dokumentu ez-konfidentzialak biltzea eta birziklatzea, hondakinei buruzko indarreko araudia betetzen dela bermatuz.
- Kartoi-edukiontziak jartzen ditugu, birziklatu beharreko dokumentuak botatzeko.
- Bide hauetako batetik eska dezakezu edukiontzia jasotzeko:
- T: 946 48 06 32
- Posta elektronikoa: info@bioservice.es.
- Inprimaki hau beteta.
- WhatsApp bidez: 946 48 06 32.
- Edukiontziak biltzen ditugu, eta ibilgailu baimenduarekin gure instalazioetara eramaten.
- Kudeatutako kiloak ziurtatzen ditugu (IKS-eeM bidez).
- KEE zentro bat gara; hortaz, geu ardura gaitezke dokumentazio guztiaz.
- Laneko arriskuen prebentzioari buruzko enpresa-jardueren koordinazioko (EJK) arau guztiak betetzen ditugu.
Informazio konfidentziala biltzea
Datu konfidentzialak dituzten mota guztietako dokumentuak biltzea, modu ziurtatuan suntsitzea eta birziklatzea, segurtasunari eta babesari buruzko araudia betetzen dela bermatuz.
- Kartoi-edukiontziak jartzen ditugu, suntsitu eta birziklatu beharreko dokumentu konfidentzialak botatzeko.
- Bide hauetako batetik eska dezakezu edukiontzia jasotzeko:
- T: 946 48 06 32
- Posta elektronikoa: info@bioservice.es.
- Inprimaki hau beteta.
- WhatsApp bidez: 946 48 06 32.
- Edukiontziak biltzen ditugu, eta ibilgailu baimenduarekin gure instalazioetara eramaten.
- Gure segurtasun-instalazioetan zigilua kentzen diegu dokumentuei, eta P-3 mailan suntsitzen ditugu. Bi prozesuak grabatzen ditugu.
- Dokumentuak P-3 mailan suntsitu eta birziklatu izanaren ziurtagiria egiten dugu IKS-eeM bidez.
- Laneko arriskuen prebentzioari buruzko enpresa-jardueren koordinazioko (EJK) arau guztiak betetzen ditugu.
Ingurumenarekin dugun konpromisoa
Kudeatzen ditugun hondakin guztiak berrerabiltzea da Bioservice-ren helburu nagusia. Konfidentziala bada, papera birrindu egiten da, datuak babesteko, DBEOk ezartzen duen bezala, edo gorde egiten da, gero birziklatzeko.
Ingurumenarekin dugun konpromisoak lehengaiak eta energia aurreztu nahi ditu; hori dela eta, ez dugu hondakindegira eramaten hondakin hori. Bioservice-k hainbat enpresarekin egiten du lan. Enpresa horiek, prozesu mekanikoen bidez, paper birziklatua berrerabiltzen dute, paper birziklatua ekoitzi ahal izateko.
100 kilo paper birziklatu kudeatuta:
- Gutxienez 1,2 zuhaitz ebakitzea saihesten da.
- 400 kW energia aurrezten dira.
- 2,6 m3 ur aurrezten dira.
- 23 kilo CO2 baliokide aurrezten dira; hau da, 135 km-ri dagokiona. Karbono dioxidoa (CO2) aldaketa klimatikoa eragiten duten berotegi-efektuko gasetako bat da.