Toner- eta tinta-kartutxoak eramatea

Bioservice, hondakinen kudeatzaile baimendua; baimen zk.: EUX/003/16

Enpresan sortzen dituzun inprimaketako hondakinak (toner- eta tinta-kartutxoak) kudeatzen ditu.

Toner- eta tinta-kartutxoak eramatea

Bioservice, hondakinen kudeatzaile baimendua; baimen zk.: EUX/003/16

Enpresan sortzen dituzun inprimaketako hondakinak (toner- eta tinta-kartutxoak) kudeatzen ditu.

Hondakin hauek tratatzeko eta kudeatzeko baimenduta dagoen enpresa bat gara

  • LER 08 03 13 – Tinten hondakinak, 08 03 12 kodean zehaztutakoez bestelakoak.
  • LER 08 03 17 – Inprimatzeko tonerren hondakinak, 08 03 17 kodean zehaztutakoez bestelakoak.
  • LER 16 02 16 – Baztertutako ekipoetatik kendutako osagaiak, 16 02 15 kodean zehaztutakoez bestelakoak.
  • LER 15 01 02 – Plastikozko ontziak.
  • LER 20 01 01 – Papera eta kartoia. (Paper konfidentziala eta ez-konfidentziala).
Hondakinen kudeatzaile izateko baimena (PDF)Enplegu-zentro berezia (PDF)

Zer eskaintzen dizugu inprimagailuko kartutxoak eramaten ditugunean?

  • Hondakinak tratatzeko kontratua sinatuko da.
  • 38 cm × 38 cm × 60 cm-ko edukiontziak jarriko dira (ecobox-ak), eta haietara botako dira erabilita dauden edo erabiltzen ez diren inprimagailuko kontsumigarriak, berrerabiltzeko edo birziklatzeko.
  • Bide hauetako batetik eska dezakezu edukiontzia jasotzeko:
  • Ecobox-a jasotzea: : gure enpresako garraiolari batek, behar bezala identifikatutakoak, hondakinak dituzten kutxak jasoko ditu. Jaso izanaren agiria emango dizu eta, bertan, bildutako poltsa edo kutxen kopurua adieraziko du. Artatzen gaituenak sinatu behar du.
  • Certificamos los kilos gestionados (mediante IKS-eeM).
  • Kudeatutako kiloak ziurtatzen ditugu (IKS-eeM bidez).
  • KEE zentro bat gara; hortaz, geu ardura gaitezke dokumentazio guztiaz. Laneko arriskuen prebentzioari buruzko enpresa-jardueren koordinazioko (EJK) arau guztiak betetzen ditugu.

 

Ingurumenarekin dugun konpromisoa

Bioservice-ren helburu nagusia da ahalik eta tinta- eta toner-kartutxo gehien biltzea eta berrerabiltzea, baina beti dago berrerabili ezin dugun ehuneko bat.
2009tik, berrerabili ezin dugun guztia birziklatzea izan da gure konpromisoa (eta hala da oraindik ere), lehengaiak eta energia aurreztuz ingurumenari laguntzeko.

Hori dela eta, ez dugu inoiz hondakindegira eramaten hondakin hori (kartutxoek 450 urte baino gehiago behar dituzte deskonposatzeko). Bioservice-k hainbat enpresarekin egiten du lan. Enpresa horiek, prozesu mekanikoen bidez, birrindu eta bereizi egiten dituzte materialak, beste industria batzuetan birziklatu eta berrerabili ahal izateko.

Jarrai iezaguzu sareetan